Itxi

Proiektua osatu du

Pasabanek bere hamalaugarren zortzimilakoa igo du, Shisha Pangma

Erredakzioa

Mendizale tolosarrak proiektua osatu du munduko 14 gailur altuenak igota, munduko 14 zortzimilakoetako puntara iritsita.

Edurne Pasaban mendizalearen taldeak Shisha Pangmaren gailurra iritsi du (8.027 metro) gaur goizaldean eta munduko 14 "zortzimilakoak" igo dituen bigarren emakumea bilakatu da tolosarra, Miss Oh korearraren atzetik.

Pasabanen taldearen webgunean jakinarazi dutenez, tolosarrak "historia egin du Nepaleko 11:30ean", gailurrera iritsi denean eta zortzi mila metro baino gehiago dituzten munduko 14 gailurrak zapaltzeko proiektua osatu du gaur, talde osoarekin batera.

Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, 1973ko abuztuak 1) 14 "zortzimilakoak" igo dituen bigarren emakumea da, eta gaurkoan "Al filo de lo imposible" taldeko Asier Izagirre, Alex Chicon, Nacho Orviz eta sherpak izan ditu alboan.

Inoiz izan den mendizale handienetako bat izateaz gain, Pasaban Ingeniaritza Industrialean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Audioak (2)