Espedizioaren amaiera
Edurne Pasaban kanpaleku nagusira heldu da
Erredakzioa
Mendizale tolosarra eta bere taldea arazo handirik gabe heldu da Shisha Pangmako kanpaleku nagusira, atzokoan gailurra iritsi ostean, munduko hamalau mendirik altuenak eginda.
Edurne Pasaban eta bere espediziokideek&' || 'nbsp;Shisha&' || 'nbsp;Pangmako kanpaleku nagusia iritsi dute 13:50ean,&' || 'nbsp;Nepalgo orduan.
Espediziokide guztiak egoera onean heldu dira.&' || 'nbsp;Hala ere, nekea nabaria da, bai igoeragatik eta baita espedizio luzeagatik, 75 egun bete baititu&' || 'nbsp;Pasabanen espedizioak&' || 'nbsp;Himalayan.
Pasabanek, atzokoan&' || 'nbsp;Shisha Pangma igo ondoren, munduko hamalau zortzimilakoak egin ditu.
Pasabanen zortzimilakoak:
- Everest (8.848 metro). 2001eko maiatzaren 23an.
- Makalu (8.465). 2002ko maiatzaren 16an.
- Cho Oyu (8.201). 2002ko urriaren 5ean.
- Lhotse (8.516). 2003ko maiatzaren 26an.
- Gasherbrum II (8.035). 2003ko uztailaren 19an.
- Gasherbrum I (8.068). 2003ko uztailaren 26an.
- K2 (8.611). 2004ko uztailaren 26an.
- Nanga Parbat (8.125). 2005eko uztailaren 20an.
- Broad Peak (8.047). 2007ko uztailaren 12an.
- Dhaulagiri (8.167). 2008ko maiatzaren 1ean.
- Manaslu (8.156). 2008ko urriaren 5ean.
- Kangchenjunga (8.586). 2009ko maiatzaren 18an.
- Annapurna (8.091). 2010eko apirilaren 17an.
- Shisha Pangma (8.027). 2010eko maiatzaren 17an.