Itxi

Atletismoa

Usain Bolt jainkoen Olinpoan sartu da

Agentziak | Erredakzioa

Jamaikarrak hirugarren urrea irabazi du Rion (4x100, 100 eta 200 metrokoetan).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Usain Boltek historia egin du urrezko ‘hiruko-hirukoitza’ lortuta. Rion 4x100ekoan, 100ekoan eta 200ekoan lortu du urrea, aurreko bi olinpiar jokoetan bezala. Guztira, bederatzi urre ditu munduko gizonik azkarrenak.

Bolten azken azken olinpiar lasterketa izan liteke, azken egunetan egindako adierazpenen arabera, eta lesioekin izan dituen azken arazoak ikusita. 29 urte ditu txapeldun handiak.

Jamaikak 37.27ko denbora eginda irabazi du 4x100ekoa, Japoniaren eta AEBen aurretik.

Japoniarrek ezustekoa eman dute 37,60ko denbora eginda, eta AEBak deskalifikatu egin dituzte. Ondorioz, Kanada igo da podiumera.

 

Bideoak (1)