Larunbatean, Azpeitian
Urrezko aizkolaria: Nazabal eta Arrospide, txapelaren bila
K.I.
Erredakzioa
23 urtez azpikoan, finala Oihan Larretxea-Ugaitz Mugertza izango da. Gaztetxoen mailan, Eneko Saralegi eta Eloy Corchero sailkatu dira finalerako.
Floren Nazabal eta Angel Arrospide lehiatuko dira Urrezko Aizkolaria txapelketako finalean. Datorren larunbatean izango da, Azpeitian.
Nazabalek Juan Jose Lopez Azpilikueta kanporatu zuen finalerdian. Etxarrikoak 16''52''''ko denbora egin zuen. Bere aurkariak 2''30'''' gehiago behar izan zituen.
Beste finalerdian, Donato Larretxeak ezin izan zuen parte hartu, osasun arazoak tarteko. Bere lekua Antonio Senosiainek bete zuen. Arrospidek garaipena lortu zuen, 22''21''''ko denborarekin. Tarte handia atera zuen, 4''48''''koa.
Burgelen jokaturiko finalerdien ondoren, beraz, iazko final bera gelditu da maila nagusian. 23 urtez azpikoan, finala Oihan Larretxea-Ugaitz Mugertza izango da. Gaztetxoen mailan, Eneko Saralegi eta Eloy Corchero sailkatu dira finalerako.