Azpeitian
Urrezko aizkolariak: Ezustekorik gabeko finalak
K.I.
Erredakzioa
Maila nagusian Floren Nazabal nagusitu zen.
Larunbatean burutu ziren Urrezko Aizkolaria txapelketako finalak Azpeitian. Ez zen ezustekorik izan. Maila nagusian, beste behin, Floren Nazabal nagusitu zen.
Aurreko urteko final bera errepikatu zuten Floren Nazabalek eta Angel Arrospidek. Sei lan ezberdin egin behar izan zituzten. Garaipen argia lortu zuen Etxarrikoak, 20’16”ko denboran bukatuz bere lana. Aurkariari 2’21”ko tartea atera zion.
Beste mailatan ere espero zena geratu zen: 23 urtez azpikoan Oihan Larretxea nagusitu da Ugaitz Mugertzaren aurrean. Gaztetxoen mailan, Eneko Saralegik Eloy Corchero menperatu du.