Nicolescuri gailendu zaio
Lara Arruabarrenak Seulgo Irekia irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Tolosarra 90. dago munduko sailkapenean, eta, garaipen honi esker, aurrerapauso handia emango du.
Lara Arruabarrena gipuzkoarrak Seulgo Irekia irabazi du Monica Nicolescu 6-0, 2-6 eta 6-0 mendean hartuta, ia bi ordu iraun duen finalean.
Partida gorabeheratsua izan da. Lehen setean, Arruabarrena Nicolescuren gainetik pasatu da, baina guztiz kontrakoa gertatu da bigarrenean. Hirugarren eta azken setean, berriz, tenislari tolosarra jaun eta jabe izan da, eta berak eskuratu du garaipena.
Seulgo Irekia Arruabarrenak irabazi duen bigarren txapelketa da; lehenengoa Bogotan irabazi zuen, 2012an.
Garaipen honi esker, euskal tenislariak hainbat postu igoko ditu munduko sailkapenean. Gaur egun, 90. postuan dago tenislari profesionalen zerrendan.