Larunbatean, bigarren neurketa
Belar hokeia: Finaleko lehen partida galdu du Realak
K.I.
Erredakzioa
Partida bera 1-1 amaitu zen, eta penaltietaraino iritsi behar izan zuten irabazlea nor zen jakiteko.
Penalti-strocketan nagusitu zen Club de Campo Realaren aurkako lehen partiduan, belar hokeiko finalean.
Partida bera 1-1 amaitu zen, eta penaltietaraino iritsi behar izan zuten irabazlea nor zen jakiteko. Donostiarrak 1-0 aurreratu ziren, eta izan zuten aukerarik abantaila handitzeko, baina azkenean madrildarren berdinketa iritsi zen.
Madrilen erabakiko da ligako txapelduna. Larunbatean 12:30tan jokatuko da bigarren partidua. Etxekoek irabazten badute eurek txapeldun, Reala nagusitzen bada, hirugarren partidua behartuko du, igandean Madrilen jokatuko litzatekeena.