Itxi

Heriotza

Josetxu Pedrosa txirrindulari paralinpiko ohia hil da

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste, Espainiako 14 txapelketa irabazi zituen, eta bi domina Europako txapelketetan, 1.500 metroko triziklo proban. Kategoria horretan munduko markarik onena egin zuen.

Josetxu Pedrosa. Argazkia: EiTB.

Josetxu Pedrosa txirrindulari paralinpiko ohia Retuerton, Barakaldon, hil da, 47 urte zituela. Bizkaitarra munduko txapeldunordea izan zen 1994an eta hiru diploma olinpiko Bartzelonako eta Atlantako Olinpiar Jokoan.

Horrez gain, Espainiako 14 txapelketa irabazi zituen, eta bi domina Europako txapelketetan, 1.500 metroko triziklo proban. Kategoria horretan munduko markarik onena egin zuen.

Barakaldoko udalak eta udalbatzako alderdiek doluminak agertu dituzte Pedrosaren heriotzagatik.