Autmobilismoa
Angela Vilariño, Mendiko Europako Emakumezkoen Kopako irabazlea
Erredakzioa
Duela bi egun Espainiako txapeldun izendatu zen, eta bere ibilbidean bigarrenez irabazi du Europako txapelketa.
Angela Vilariñok astearte honetan jaso du Mendiko Europako Emakumezkoen Kopako irabazlea denaren baieztapena. Hala jakinarazi dio Mendiko Europako Txapelketako Federazioak. Duela bi egun Espainiako txapeldun izendatu zen. Txapeldunaren garaikurra asteburu honetan jasoko du Asturiasen egingo den ekitaldian.
"Poz handia ematen dit txapelduna izateak. Niretzat titulu bikoitza lortu dudan urtea da. Sari banaketaren ekitaldean garaikurra jasotzea hunkiarria izango da", esan du Angela Vilariñok.