Itxi

Glasgowko munduko kopan

Tania Calvok urrea lortu du taldekako abiadura proban

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gasteiztarra eta Elena Casas Txinako bi txirrindulariak baino azkarragoak izan dira final handian.

Tania Calvo. Argazkia: Efe.

Tania Calvok eta Helena Casasek urrezko domina irabazi dute Glasgowko Munduko Kopako taldekako abiadura proban. Bi txirrindulariak Txinakoei gailendu zaizkie abiadura proban.

Calvok eta Casasek 33.351ko denbora egin dute, Jun Han eta Lili Liuren 33.705aren aurrean.

Sailkapen proban ere argi utzi dute urreagatik lehiatu nahi zutela, bigarren denbora egin baitute (33.988), Errusiarrek baino zortzi ehuneneko gehiago (33.906).