Itxi

Brontzea, Londresen, 2012an

Maider Undak erretiroa hartuko du

eitb.eus

Leer en Castellano

Hausnarketa sakon baten ondoren, orain lehiaketa profesionala ez dela bere lehentasuna igarri zuen Maiderrek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzailea eta Luis Crespo prestatzailea lagun zituela, Maider Undak agur esan du gaur Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Gasteizen.

Hausnarketa sakon baten ondoren, orain bere bizitzan lehiaketa profesionala ez dela bere lehentasuna igarri zuen Maiderrek. Bere bizitzako beste esparru batzuek indar edo pisu gehiago hartu dutela baieztatu du Basque Team taldeko borrokalariak, eta horregatik hartu du agur esateko erabakia.

Urte hauetan guztietan sekulako zortea izan duela esan du arabarrak. Ingurukoei eskerrak eman dizkie, batez ere Luis Crespo bere prestatzaileari, berarekin prestatu baititu txapelketak eta bera izan baitu sostengu 2000. urtetik.

Maiderrek hiru hamarkada eskaini dizkio borrokari, eta kirol honetan estatu mailan nagusi izan da 2001. urtetik. Bere ibilbidean lortu dituen emaitzen artean azpimarragarriak dira, batez ere, 2008an Beijingen lortu zituen bosgarren postua eta diploma, 2012an Londresen lortu zuen brontzezko domina (kirol honetan estatu mailan erdietsitako sailkapenik onena), Tbilisin (Georgia) jokatutako Europako Txapelketan lortutako zilarra, eta 2009 eta 2010ean Bakuko (Azerbaijan) eta Belgradeko (Serbia) Europako Txapelketetan eta 2009an Herning-eko (Danimarka) Munduko Txapelketan eskuratutako brontzeak.

Maider Unda da Basque Teamekin urte gehien eman dituen kirolarietako bat. Sortu zutenetik, 2008tik, egon da arabarra fundazioari lotuta.

Albisteak (4)

Bideoak (1)