Itxi

Hurrengo larunbatean

Ehun bat parte-hartzaile, Bilbao Downhill Cup lasterketan

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Bilboko Artxandako tuneletatik hurbil dagoen Potongo zirkuituan egingo da lehendabizikoz jaitsiera proba hau.

'Bilbao Downhill Internacional Cup'eko lehenengo edizioa jokatuko da larunbatean Bilbon. 1.180 metroko luzera izango du zirkuituak eta Artxandako tuneletatik hurbil dagoen Potongo zirkuituan izango da jaitsiera proba.

Izen handiko txirrindulariek hartuko dute parte, esaterako, Ben Moore eta Chris Smith britainiarrek, Yannick eta Jerome Pardies frantsesek, Joao Rodrigues portugaldarra eta Dani Olarra bizkaitarrak, Espainiako txapelketa birritan irabazi duen gizona.

Entrenamenduak goizeko 09:00etan hasiko dira, 14:00etan lehengo sailkatze-lasterketak eta 15:30ean finala.