100. urteurrena
Donostiako Hipodromoak Kirol Merituaren Urrezko Plaka jaso du
Erredakzioa
Ehungarren urteurrenean Iñigo Mendez de Vigo ministroaren eskutik jaso dute urrezko plaka astelehen honetan Donostian Eneko Goia alkateak eta Jerome Carrus enpresa kudeatzaileko presidenteak.
Donostiako Hipodromoak 100 urte bete ditu, eta urteurren honen ondorioz Kirol Merituaren Urrezko Plaka jaso du astelehen honetan Donostian Iñigo Mendez de Vigo hezkuntza, kultura eta kirol ministroaren eskutik.
Saria ehun urteetan egin duen ekarpena aintzat hartuz eman diote Hipodromoari. Jerome Carrus Hipodromoko enpresa kudeatzaileko presidenteak eta Eneko Goia Donostiako alkateak jaso dute plaka.