Itxi

Espainiako Itzulia

Bela: Movistar, buruan

K.I.

Erredakzioa

Iker Martinezen eta Xabi Fernandezen Movistar ontzia dago lidergoan.

Azken etapa jokoan dago belaontzien Espainiako itzulian. Bartzelonara bidean dira ontzi guztiak. Goizeko 8:30etako azken berriek ziotenez, Iker Martinezen eta Xabi Fernandezen Movistar ontzia dago lidergoan.

Bi itsasgizon euskaldunek beste ontziek baino ekialderago hartu dute bidea, eta haize gutxiko gau baten ondoren, goizean lidertzan kokatu dira. Azken etapa honek 350 itsas milia ditu. Distantziaz gain, norabide aldaketak ere eskatzen ditu, bi baliza zeharkatu behar dituztelako: Port de la Selvan eta Cap Creusen.