Dakar Rallya
Peterhanselek bere hamahirugarren Dakar rallya irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Autoetan irabazten duen zazpigarren titulua da frantziarrarentzat. Motorretan, garailea San Sunderland (KTM) izan da.
Stephane Peterhanselek (Peugeot) irabazi du Buenos Airesen bukatu den Dakar Rallya autoetan. Zazpigarrenez irabazi du modalitate honetan, eta hamahirugarrenez orokorrean.
Peterhanselen bukaerako denbora 28:49:30 izan da, Sebastian Loeb taldekidea ino bost minutu aurrerago. Podiuma Peugoteko beste pilotu bat osatu du, Cyril Despresek.
Motorretan, San Sunderland (KTM) izan da irabazlea, 32:06:22ko denborarekin. Matthias Walkner taldekidea bigarrena izan da, 32:38:22ko denborarekin, eta hirugarren postua azken etapa irabazi duen Gerard Farresek eskuratu du, hau ere KTM taldekoa.