Itxi

Rafa Nadali irabazi dio

Federer bosgarrenez gailendu da Australian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Suitzarrak bere 18. txapelketa handia irabazi du. Rafa Nadali gailendu zaio bost setetan: 6-4, 3-6, 6-1, 3-6 eta 6-3. Azken tantoa bideoaren laguntzaz ebatzi behar izan dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Roger Federer suitzarrak bosgarrenez irabazi du Australiako Irekia, bere 18. txapelketa handia, Rafael Nadali finalean bost setetan gailenduta: 6-4, 3-6, 6-1, 3-6 eta 6-3.

Australian elkarren aurka jokatzen duten laugarren partidan, Federerek mendekua hartu du, 2009ko finalean, eta 2012ko eta 2014ko finalerdietan galtzaile atera ostean. Norgehiagokak hiru ordu eta 36 minutu iraun ditu.

Halaber, suitzarrak Nadalen aurka zuen bolada txarra etetea lortu du, 2007an nagusitu baitzitzaion azken aldiz Grand Slam batean; urte hartako Wimbledoneko finalean, hain zuzen.

Final intensoa jokatu dute, tentsioz betea eta orekatua, azken tantora arte. Nadalek gertu izan du garaipena, baina azkenean partidako bost pilota salbatu behar izan ditu azken seteko zortzigarren jokoan. 26 pilotakadako joko zoragarria jokatu dute, baina Federerer sakea hautsi dio eta azken bost jokoak eraman ditu. Azken tantoak emozio handia izan du, azkenean bideoak ebatzi baitu suitzarraren 20. 'ace'a balekoa zela.

Zazpi urteren ostean, Roger Federer errege da berriro Melbournen, eta astelehenetik aurrera munduko 10 onenen artean izango da berriro.

 

 


Bideoak (1)