Itxi

Espedizioa

Broad Peak: Lehenengo gailurra iritsi dute

BAT

Erredakzioa

Iñurrategi, Zabalza eta Vallejo mendizaleek Broad Peakeko Ipar tontorra zapaldu dute, bere lehen helburua lortuz.

16:00ak aldera&' || 'nbsp;(13:00ak&' || 'nbsp;Euskadin), Iñurrategi, Vallejo y Zabalza mendizaleek&' || 'nbsp;Broad Peakeko Ipar tontorra zapaldu dute. 11:30ean 7.300 metro ingurura dagoen muinoan atseden hartu dute. Ondoren, indar nahikoa zutela iritzita, bide berriari ekin diote, helburu duten hiru gailurretatik lehenengoa lortuz.

Goizean, 5.30ak aldera 6.300 metroko altueratik abiatu dira. 11:30ak aldera muinora iritsi dira, oso nekatuta, igoera, batez ere azken zatian, oso gogorra izan baita. Pentsa, 12 kilo daramatzatela euren sorbaldetan eta estilo alpinoan ari direla, soka finkorik gabe, eta bere indarrek eta sendotasunak bakarrik lagunduta.

Orain minutu batzuk,&' || 'nbsp;Iñurrategik Kanpaleku&' || 'nbsp;Nagusian dagoen Ander Izagirrerekin egin du berba.&' || 'nbsp;"Gailurra iritsi dugu! Ordu bete behar izan dugu. Ondo gaude."

Komunikazioa txarra da.&' || 'nbsp;Ez dago xehetasun gehiagorik.&' || 'nbsp;Nahikoa da. Bide berria ireki dute eta helburu duten hiru gailurretatik lehenengoa lortu dute. Zorionak!

Albisteak (2)