Itxi

Munduko Kopa

Kirol eskalada: Patxi Usobiaga, erraz finalerdietarako

K.I.

Erredakzioa

Irati Anda makalago aritu da. Gasteiztarra sensazioak berreskuratzera joan da Chamonixa eta ezin izan du sailkatze proba gainditu.

Patxi Usobiaga ondo hasi da munduko kopan. Chamonixen munduko kopako aurreneko probako sailkatze probak jokatu dira eta eibartarrak bi bideak oso-osorik kateatu ditu. Bost izan dira bi bideetan topa egin dutenak.

Usobiagak bihar arratsaldeko ordubietan finalerdiak izango ditu eta finala arratsaldeko zortzietan hasiko da. Irati Anda makalago aritu da. Gasteiztarra sensazioak berreskuratzera joan da Chamonixa eta ezin izan du sailkatze proba gainditu.