Itxi

8.013 metro

Broad Peak: Erdiko tontorrean gailurra egin dute

Erredakzioa

Euskal alpinismoak zortzimilako baten bide berri bat zabaltzen duen lehen aldia da. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak nekez lortu dute.

Lortu dute! Hamahiru ordu luze, oso luzeen, ondoren erdiko tontorrera iritsi dira (8.013 metro). Oso nekatuta daude.

Arrokaz eta izotzaz osatutako piramidea da, oso gutxik igotakoa eta teknikoki tarte zailak bezain ikusgarriak eskaintzen dituena. Euskal alpinismoak zortzimilako baten bide berri bat zabaltzen duen lehen aldia da.

Helburua nekez lortu dute, elurra sakona zen eta arriskua, oso handia. Orain 7.000 metrora jaitsi nahi dute eta atseden pixka bat hartu.

Albisteak (2)