Itxi

2017ko Munduko Txapelketa

Lucas Eguibar: 'Urrezko dominek gutxigatik ihes egin didate'

Erredakzioa

Kirolari gipuzkoarrak bi zilarrezko domina eskuratu ditu Sierra Nevadako Munduko Txapelketan. "Pozik nago. Ordaindu ere egingo nuke lortu ditudan dominengatik", adierazi du.

Regino Hernandez eta Lucas Eguibar. Argazkia: EFE

Lucas Eguibarrek bi zilarrezko domina lortu ditu Sierra Nevadan egiten ari den Munduko Txapelketan. Igandean txapeldunorde izan zen banakako boardercross proban eta astelehen honetan ere bigarren izan da Regino Hernandezekin bikotea osatuta, taldekako proban.

EFE agentziari eskainitako elkarrizketan esan du, pozik dagoela eskuratu dituen bi dominengatik. "Pozik nago lortu dudanarekin. Ordaindu ere egingo nuke bi domina hauek eskuratzeagatik", adierazi du gipuzkoarrak.

"Urrezko dominak oso gertu izan ditut bi probetan, baina pozik nago egindako lanarekin. 23 urte ditut, eta oraindik ikasten ari naiz. Asko daukat ikasteko eta hobetzeko", gaineratu du Lucas Eguibarrek.

 

Albisteak (2)