Munduko Golf Txapelketa
Jon Rahmek lehen neurketa irabazi du Dell Match Play txapelketan
Agentziak | Erredakzioa
Kevin Chappell gainditu du, nahiz eta hasiera kaskarra izan; lehen zuloan atzetik zegoen, baina partida iraultzea lortu du azkenean.
Munduko Golf Txapelketaren baitan, Dell Technologies Match Play lehiaketa jokatzen ari da Texasen (AEB). Jon Rahm euskaldunak bikain hasi du txapelketa, Kevin Chappell gaindituz (3-2).
Barrikako golf jokalariak Shane Lowry irlandarra izango du hurrengo aurkari.
Lehiaketako 16 onenen artean erabakiko da txapelduna asteburuan.