Itxi

Golfa

Jon Rahm, bigarren Texasen

eitb.eus

Leer en Castellano

Austin Country Cluben jokatu den Munduko Txapelketako proban, Dustin Johnsonek bakarrik irabazi dio bizkaitarrari.

Jon Rahm golf jokalaria sasoian dago. Asteburu honetan ez du garaipena eskuratu, baina berriro ere eskura izan du eta munduko golf jokalari onenak bakarrik gainditu du, Dustin Johnsonek.

Texasko Austin Country Clubean jokatu den Munduko Txapelketako proban, Barrikako golf jokalariak maila bikaina eman du, eta finalera heldu da. Bertan, hasiera kaskarra izan du, eta, ondorioz, bost kolpeko aldea atera dio aurkariak lehen zortzi zuloetan. Halere, urduritasuna alde batera utzi du bizkaitarrak, eta 16. zuloan kolpe bakar batera jarri da, baina azkenean, hori ez da nahikoa izan Johnson gainditzeko.

SAILKAPENA

.1. Dustin Johnson (USA) 12.80 puntu

.2. Rory Mcllory (NIR) 9.01

.3. Jason Day (AUS) 8.86

.4. Hideki Matsuyama (JPN) 8.19

.5. Henrik Stenson (SWE) 8.05

.6. Jordan Speith (USA) 7.74

.7. Adam Scott (AUS) 5.57

.8. Justin Thomas (USA) 5.56

.9. Rickie Fowler (USA) 5.32

10. Alex Noren (SWE) 5.15

---------

11. Sergio Garcia (ESP) 5.12

14. Jon Rahm (EUS) 4,54

26. Rafael Cabrera Bello (ESP) 3.44

32. Emiliano Grillo (ARG) 3.23

61. Jhonattan Vegas (VEN) 2.22

79. Fabrizio Zanotti (PAR) 1.75.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)