Harri-jasotzailea
Aimar Irigoien, ikuskizun hutsa Laukarizko harriarekin
K.I.
Erredakzioa
Larunbatean Laukarizko harria lehiaketan parte hartu zuen eta 134 kiloko harri baldarrari bost minutuko txandan 25 jasoladi eman zizkion.
Aimar Irigoien sasoiko dagoenean bera ikuste hutsa plazerra da. Larunbatean Laukarizko harria lehiaketan parte hartu zuen eta 134 kiloko harri baldarrari bost minutuko txandan 25 jasoladi eman zizkion. Aurreko marka Izeta II.ak zuen 20 jasoladirekin. Aimarrek mundu guztia aho zabalik utzi zuen.
Joseba Ostolazak 17 jasoaldi egin zituen eta Izeta II.ak 16.