Itxi

Estokolmon

Tyson Gayk Usain Bolt gainditu du, 9,84 segundoko markaz

Erredakzioa

Jamaikarrak, azken bi urteteetako lehen porrota ezagutu du Suedian. Estatubatuarrak, sasoi onean dagoela erakutsi du.

Tyson Gayk, Usain Bolt gainditu zuen Estokolmon, 9,84 segundoko denboraz. Estatubatuarrak sasoi onean dagoela erakutsi zuen atzo eta bi urtetan lehen aldiz gainditu zuen jamaikarra. Boltek bi urte zeramatzan porrota ezagutu gabe baina Estokolmoko pistan Gay izan zen azkarrena 0,13 segundoko ezberdintasunaz. Lasterketa amaitu bezain pronto, Usain Boltek ez dagoela bere sasoirik onenean onartu zuen.

Asafa Powellen bizkarreko lesioak, munduko hiru azkarrenen arteko lehia ekidin du baina hala ere, atzokoa, maila altuko lasterketa izan zen.