Itxi

Marka ez homologagarria

Kipchogek historiako maratoirik azkarrena egin du: 2 ordu eta 25 segundo

Agentziak | Erredakzioa

Ezin izan du Breaking2 proiektuaren helburua bete, bi ordu baino gutxiago egitea, baina aurreko markarik onena ondu du, Geoffrey Mutai herrikideak egindakoa: 2 ordu 3 minutu eta 2 segundo.

Kipchoge, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Eliud Kipchoge 32 urteko keniarrak historiako maratoirik azkarrena egin du larunbat goizean Monzako zirkuituan 2 ordu eta 25 segundoko denbora eginda, Nikek bi ordutik jaisteko egindako erronkaren barruan. Marka berria ez da homologagarria.

Erritmo biziak behera egin du azken 10 kilometroetan eta Kipchogek ezin izan du bi ordu baino gutxiago egin, baina aurreko marka nabarmen hobetu du, Geoffrey Mutai herrikideak egindako bi ordu, 3 minutu eta 2 segundoak. Marka hori ere ez zen homologagarria izan, ibilbidearen berezitasunengatik.