Itxi

Dextro Zirkuitua

Triatloia: Murua bederatzigarren Austrian

K.I.

Erredakzioa

Zarauztarrak proba ona burutu zuen eta hamabosgarren postuan kokatu da sailkapen orokorrean.

Kitzbuhel herrian burutu zen munduko triatloi txapelketako Dextro zirkuitoko azken aurreko proba. Ainhoa Muruak bederatzigarren postuan amaitu zuen.

Oso lasterketa erregularra egin zarauztarrak. Uretako proba gogorra izan zen oso, kolpe eta borroka ugarirekin. Bizikletan aurrekaldeko taldean aritu zen zarauztarra, eta korrikako saioa ere gogorra izan zen beretzat, amaiera arte lehian aritu zelako, Laura Bennett eta Sarah Groff estatu batuarrekin iritsi da helmugara, espriñean bigarren amaituz.

Munduko zirkuitoa amaitzeko azken proba falta da, Budapestekoa, puntu kopuru bikoitza banatzen duena. Ainhoa Murua hamabostgarren postuan dago kokatua.