Itxi

Aizkolariak

Lopezek irabazi du Urrezko Kopa

K.I.

Erredakzioa

Irabazleak bi segundo soilik atera zizkion Floren Nazabali, faborito nagusiari.

Bi segundu. Horixe izan zen Juan Jose Lopezek lortu zuen tartea Urrezko Kopan. Bi segundugatik irabazi zion Floren Nazabali.

Nazabal bera zen faborito nagusi, baina ez zen baldintzarik onenetan atera plazara. Osasun arazoak tarteko, ez zen benetako Nazabal izan, eta hori baliatu zuen Juan Jose Lopezek, lan ona eginez, bere garaipenik sonatuena lortzeko.

SAILKAPENA URREZKO KOPA:

Lopez Azpilikueta 32’07”
Nazabal +02”
Mujika +02’03”
Azurmendi +02’23”
Otaegi +05’04”