Eindhovenen
Igeriketa paralinpikoa: Richard Oribek lau domina eskuratu ditu
Erredakzioa
Asteazkenean zilarrezko domina lortu zuen 100 metro libreetan.
Richard Oribe donostiarrak zilarrezko domina lortu zuen Igeriketa Paralinpikoko Munduko Txapelketan 100 metro libreetako proban.
Oribek (S4 maila) 1''24"76ko denbora egin zuen 100 metroetan eta urrezko dominatik 76 zentesimara geratu zen. Irabazlea David Smetanine izaan zen eta frantziarrak 50 eta 200 metro libreetako probetan ere irabazi zion donostiarrari.
Igerilari donostiarrak lau dominarekin itxi du bere partaidetza Munduko Txapelketan.