Tenisa
Garbiñe Muguruzak agur esan dio Roland Garrosi
Erredakzioa
Euskal tenislariak Mladenovicen aurka galdu du, 6-1, 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin final-zortzirenetako partida eta txapelketatik at geratu da.
Garbiñe Muguruzak agur esan dio Roland Garrosi Kristina Mladenovicen aurka 6-1, 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin galdu ostean. Final-zortzirenetan geratu da txapelketatik at iazko irabazlea.
Muguruza ezinean ibili da lehen setean eta Mladenovicek aise irabazi du (6-1). Bigarren setean, ordea, Garbiñe Muguruza aurkaria baino gehiago izan da (3-6) eta hirugarren seta behartu du. Azken setean, aldiz, tenislari frantziarrak partida hasierako jokoa berreskuratu eta final-laurdenetarako txartela lortu du.