Itxi

Eskalada

Usobiaga, zazpigarren Txinan

K.I.

Erredakzioa

Eibartarra hirugarren postuan doa Munduko Kopako sailkapenean, 123 punturekin.

Munduko Kopako bigarren proba burutu zen asteburuan Xining herrian. Patxi Usobiagak zazpigarren postuan amaitu zuen proba.

Ostiralean bertan behera utzi behar izan zituzten final laurdenak, euriaren erruz. Larunbatean egin zen beraz txapelketa guztia. Eskalatzaile eibartarra finalera sartu zen, eta zazpigarren amaitu zuen. Ibilbidea oso gogorra zen, horren adibide ia inork ez zuela osorik egin ahal izan. Adam Ondra izan zen irabazlea. Emakumezkoen Jaim Kim korearra nagusitu zen.

Munduko kopako sailkapen nagusian Ondra bera dago buruan, Usobiaga hirugarren dagoelarik. Hurrengo asteburuan munduko kopako hirugarren proba izango dute, Chuncheon hirian, Hego Korean.

MUNDUKO KOPA, XINING

1 Ondra Adam CZE Top
2 Schubert Jakob AUT 41-
3 Supper Gauthier FRA 38+
4 Lama David AUT 46-
5 AMMA Sachi JPN 40+
6 Son Sangwon KOR 41-
7 Usobiaga Lakunza Patxi EUK 28

MUNDUKO KOPA, SAILKAPENA

1. ONDRA Adam CZE 137.00
2. JULIAN PUIGBLANQUE Ramón ESP 134.00
3. USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUK 123.00
4. SCHUBERT Jakob AUT 120.00
5. SUPPER Gauthier FRA 112.00