Harrijasotzaileak
Izetak mimatu du ondoen Igeldoko Harria
K.I.
Erredakzioa
Aiako harrijasotzaileak 16 jasoaldi egin zituen.
Izeta II.ak gustoko du Igeldoko Harria, hori dirudi behintzat, zazpigarren aldiz jarraian lortu baitzuen garaipena harri baldar honekin egindako txapelketan.
16 jasoaldi egin zituen, eta pasa den larunbateko beroa eta hezetasuna hain gogorrak izan ez balira, akaso bakarren gehiago ere egiteko gai izango zen aiarra. Zozketa bidez egiten da txanda banaketa, eta seigarren egokitu zitzaion Izetari. Aurrekoen izerdiek egindako kaltea pairatu zuen.
Bederatzi izan ziren plazara agertutako harrijasotzaileak, eta orokorrean, denek maila ona eman zuten, debutariak azpimarratu behar direlarik.