Piraguismoa
Ander Elosegik bederatzigarren bukatu du C1eko finala
Agentziak | Erredakzioa
Maialen Chourraut finaletik kanpo geratu da K1 kategorian, Munduko Kanoa Eslalon Kopan, Augsburgen.
Ander Elosegi bederatzigarrena izan da banakako kanoa finalean (C1), Munduko Ur Bizietako Eslalom Kopan, Augsburgen (Alemania).
Finalerdian bosgarren denborarik onena egin du, baina finalean garesti ordaindu du 10 segundoko zigorra. 114,66ko denbora egin du, eta Matej Benusek 104,90 segundoko denborarekin irabazi du.
Maialen Chourraut, bestalde, kayak (K1) finaletik kanpo geratu da. 13. postuan bukatu du finalerdian, finalerako txartela dakarren 10. postutik 1,40 segundora.