Itxi

Pozik

Edurne Pasaban: 'Eskerrik asko nigan sinistu duten guztioi'

Erredakzioa

Tolosarra "pozik eta lasai" dago, esker ona adierazi nahi izan die babesa eman dioten guztiei eta "jarraitzeko motibazioa" falta ez zaiola gaineratu du.

Mendizale tolosarra oso pozik agertu da azken egunotan gertatukoarenondoren eta babesa eskaini dioten guztioi eskerrak eman dizkie. Bere blogeanargitaratutako ohar batean, Pasabanek azken hiru egunetangertatutakoaren berri eman du eta "betidanik nigan sinistu dutenguztiei" esker ona erakutsi die.

Albisteak Edurne Pasaban etabere taldea "lasai" utzi dutela adierazi du. "Pentsatzen duguna esandugu beti eta gure eskuetan geneukan informazioa zabaldu dugu. Bainaorain beste batzuek ere Miss Ohren Kanchenjungako igoera zalantzanjartzen dute", esan du tolosarrak.

Edurne Pasabanen Facebookaere sutan da. Gipuzkoarraren profilak bisita asko jaso ditu azkenegunotan eta ugariak izan dira gipuzkoarra zoriondu dutenerabiltzaileak.

''Zortzimilakoen'' lehia

Koreako Federazioak zalantzan jarri du Oh Eun-Sunek Kanchenjunga igoizana. Haren balentria ukatu dute. Annapurnara igotzea lortu zuenkorearrak apirilean eta, ondorioz, hamalau zortzimilakoak igotzenaurreneko emakumekotzat jo zuten.

Edurne Pasabanek berakzalantzan jarri zuen orduan Oh Eun Sunen lana. Orain arrazoia eman diotetolosarrari Koreako mendi federaziokoek. Antza, orain, Kanchenjunga zapaldu ez zuelafrogatu da, eta ondorioz Edurne Pasaban dugu 14 zortzimilakoakosatzen lehen emakumea.

Gainera, Miss Hawley mendi-epaileak mendizale gipuzkoarrari komunikatu baten bitartez jakinarazi dionez, ez du ontzat ematen Miss Oh korearrak Kanchenjunga igo izana.




Albisteak (2)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (3)