Itxi

Irailaren 29an

Jon Fernandezek WBC Silver titulua izango du jokoan Bilbon

Agencias | Redacción

Leer en Castellano

Bi boxeolariek jokatutako borroka guztiak irabazi dituzte, Podolskyk 9 eta bizkaitarrak 13.  

Superluma pisuko Espainiako txapelduna den Jon Fernandezek WBC Silver titulua izango du jokoan Bilbon irailaren 29an. Aurrean Alexander Podolsky errusiarra izango du eta 12 asalto izango ditu borrokak.

Bi boxeolariek jokatutako borroka guztiak irabazi dituzte profesional gisa, Podolskyk 9 eta bizkaitarrak 13, azken hamaika KO-z.

'Titulu hori oso garrantzitsua da. Jonentzat oso aukera ona da WBC Silver titulua', adierazi du Jose Luis Celaya bere managerrak.




Albisteak (2)