Surfa
Garazi Sanchez surflaria, Espainiako txapelduna
Agencias | Redacción
Aitor Francesena ere Espainiako txapelduna, itsuen mailan.
Garazi Sanchez da egungo Espainiako emakumezkoen surf txapelduna Ferroleko Doniño hondartzan egin den lehiaketa irabazi eta gero. Gizonezkoetan, Marcelino Botin kantabriarra izan da onena.
Bestalde, itsuen mailan, Aitor Francesena, egungo munduko txapelduna, Espainiako txapeldun ere bilakatu da.