Oharra
Txikonek barkamena eskatu du apustua prestatzean egindako akatsengatik
Erredakzioa
Alex Txikon mendizaleak larunbatean egin zuen apustua Mikel Larrañagaren aurka eta ospitalera eraman behar izan zuten. Barkamena eskatu du ohar baten bitartez egindako akatsengatik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iragan larunbatean Mikel Larrañagarekin egindako apustuaren ondoren, Alex Txikonek oharra kaleratu du. Asteartean berriz ere ospitalera eraman zuten. Ostegun eguerdian jaso du senda-agiria. Egunotan, hainbat azterketa egin dizkiote eta gaur goizean, behin hobera egin ondoren, etxerako bidea hartu du.
Oharrean, apustua prestatzeko garaian hainbat akats egin zituela onartu du. Akats horiek egiteagatik, barkamena eskatu du. Era berean, Iñaki Arratibel sendagileak anbulantzian lagundu ez izateagatik, bere haserrea agertu du.
tu du.