Bulgarian
Iñigo Peñak brontzea irabazi du Europako Piraguismo Txapelketan
Agentziak | Erredakzioa
Zumaiako kirolariak eta Francisco Cubelos taldekideak hirugarren denborarik onena egin dute larunbat goizeko finalean.
Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek brontzezko domina irabazi dute Plovdiven (Bulgarian) jokatzen ari diren pistako piraguismoko Europako txapelketan. 00:03:14.056ko denbora egin dute finalean.
Ostiralean, bigarren denborarik onena lortu zuten euren sailkapen txandan eta A finalera igaro ziren zuzenean. Gaur Max Hoff eta Marcus Gross alemanek (00:03:12.724) eta Marco Tomicevic eta Milenko Zoric serbiarrek (00:03:13.780) baino ez dute euren ontzia gainditu.
K2-1.000 metroko proba olinpikoan lehiatzeaz gain, Iñigok Europako txapelketa honetako K4-1.000 metroko proba ez olinpikoan parte hartuko du bihar Francisco Cubelos, Javier Cabañín eta Marcus Cooper-ekin batera.