Kargatzen...
Itxi

Hiru setetan

Roger Federer zortzigarrenez nagusitu da Wimbledonen, Cilic jipoituta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Basileako tenislariak ez du set bakar bat ere galdu txapelketa osoan. Aurten irabazi duen bigarren txapelketa handia da honakoa, Australian ere bera izan baitzen nagusi.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Roger Federer suitzarra 6-3, 6-1 eta 6-4 gailendu zaio Marin Cilic kroaziarrari, Wimbledongo finalean. Federerrek txapelketa honetan lortu duen zortzigarren garaipena izan da, eta bere ibilbideko 19. txapelketa handia.

Basileako tenislariak ez du set bakar bat ere galdu txapelketa osoan. Aurten irabazi duen bigarren txapelketa handia da, Australian ere bera izan baitzen nagusi.

Garaipen honi esker, suitzarra hirugarren dago ATPko sailkapenean, Murray liderraren eta Rafa Nadalen atzetik. Gainera, Pete Samprasek Wimbledonen lortutako garaipen kopurua berdindu du.

 


Albisteak (2)

Bideoak (2)