Itxi

Munduko txapelketa

Mo Farah, jaun eta jabe 10.000 metrokoan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Mo Farah britainiarrak irabazi du urrezko domina, hirugarrenez jarraian, atletismoko Munduko Txapelketako 10.000ko lasterketan.

Mo Farah,podiumean. Argazkia: Efe.

Moskun 2013an eta Pekinen 2015ean urrea irabazi ostean, Mo Farahk bere txapela defendatu du lasterketa bizi batean. Erritmo aldaketa ugari izan dira, eta erasoak ere, Farah faborito nagusiaren indarrak husteko helburuarekin. Baina alferrik izan da.

Farahk urrea irabazi zuen Londreseko eta Rioko Olinpiar Jokoetako 5.000ko eta 10.000ko lasterketetan, eta Londreseko munduko txapelketetan gauza bera lortzeko bidea da.

Albisteak (1)