Boxeoa
Mayweather KO teknikoz gailendu zaio McGregorri, 10 asaltotan
Agentziak | Erredakzioa
Borrokaldia zentzugabea izan da, eta Las Vegaseko T-Mobile kantxan bildutako zaleek desengainua hartu dute.
Floyd Mayweather estatubatuarrak irabazi du bart Connor McGregor irlandarraren aurkako borrokaldia, KO teknikoz, hamargarren asaltoan. McGregorren lehen esperientzia izan da boxeolari moduan, bera arte martzialetan aritzen delako.
Borrokaldia 12 asaltoetan aurreikusita zegoen, pisu ertainetan, eta Las Vegaseko T- Mobile kantxan jokatu da. Harmailak ez dira bete, eta lehia desengainua izan da zaleentzat ikusitako ikuskizun eskasaren ondorioz.
Mayweatherrek borrokaldirik galdu gabe jarraitzen du, erretiroa hartu ostean kantxetara itzuli ostean. 50-0eko marka dauka, 27 KOrekin. Inoizko markarik onena da, Rocky Marcianoren 49-0ekoa gaindituta.
Espero bezala, eta milioiak poltsikoratzeko helburua izan duen borrokaldian, Mayweather nagusi izan da, lehen hiru asaltoetan izan ezik, estatubatuarrak ez baitu ezertxo ere egin, nahita, McGregorren mesederako.
Mayweatherrek 100 milioi dolar irabazi ditu borrokaldiari esker; McGregorrek, berriz, 30 milioi.