Itxi

FedEx Kopa

Jon Rahmek AEBko zirkuitua irabazteko aukerak ditu

Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskal golf jokalaria bosgarren postuan da FedEx Kopako sailkapenean eta datorren astean Atlantan nagusituz gero Estatu Batuetako zirkuitua irabaziko du.

Jon Rahm. Argazkia: EFE

Jon Rahmek oraindik bere esku dauka Amerikako Estatu Batuetako zirkuitua irabaztea. Euskal golf jokalaria bosgarren postuan da FedEx Kopako sailkapenean eta lehen posturaino iritsi daiteke Atlantan datorren astean egingo den Tour Championship txapelketan.

Atlantako txapelketa Amerikako Estatu Batuetako zirkuituko azkena izango da. Sailkapeneko 30 jokalari onenek bakarrik parte hartzen dute, eta beste txapelketetan baino puntu gehiago banatzen dira.

Rahmek hirugarren egin zuen Nothern Trusten (lehen proban), laugarren Del Technologies txapelketan eta bosgarren izan da BMW Txapelketan asteburu honetan. Ondorioz, bizkaitarra datorren astean Atlantan nagusitzen bada AEBko zirkuitua irabaztea lortuko du, aurkariek egiten dutena egiten dutela.

FedEx Kopako sailkapena:

1.     Jordan Spieth       5,421 puntu
2.     Justin Thomas       5,081    
3.      Dustin Johnson       4,730    
4.     Marc Leishman       4,084    
5.     Jon Rahm       3,314    
6.     Rickie Fowler       3,197    
7.     Hideki Matsuyama  3,058    
8.     Justin Rose       2,514    
9.     Brooks Koepka       2,170    
10.    Paul Casey       2,145

Albisteak (3)