Golfa
Carlota Ziganda, hirugarrena Taiwaneko torneoan
Agentziak | Erredakzioa
Golfista nafarra irabazlearengandik hamar kolpetara geratu da.
Eun-Hee Jik irabazi du Taiwaneko golf torneoa. Azken garaipena orain dela zortzi urte eskuratu zuen, 2009ko Estatu Batuetako Irekian. Carlota Ziganda hirugarren geratu da, garailearengandik hamar kolpetara.
Korearra hasieratik izan da nagusi, sei kolpeko errenta bat lortuta, bukaeran -17 eginez.
Bigarren postuan Lydia Ko geratu da.