WTA-ko finalak
Muguruzak garaipenarekin egin du debuta Mastersean
Erredakzioa
Garbiñe Muguruzak 6-3 eta 6-4 irabazi dio Jelena Ostapenkori WTAko Finaletako lehen partida.
Garbiñe Muguruzak garaipenarekin ekin dio WTAko Finaletako Masters txapelketari. Singapurren jokatzen ari den txapelketan, munduko zortzi tenislari onenak ari dira lehian. Muguruzak bi setetan (6-3 eta 6-4) irabazi dio Jelena Ostapenkori estreinako partida.
Multzo zuriko beste partidan, Karolina Pliskovak 6-2 eta 6-2 irabazi dio Venus Williamsi, eta txekiarra da multzoko liderra.