Itxi

Bat Formula

Hamilton, munduko txapelduna laugarrenez

Erredakzioa

Leer en Castellano

Lewis Hamilton (Mercedes) da 2017ko Bat Formulako munduko txapelduna Mexikoko Sari Nagusia 9. postuan amaituta. Verstappeek irabazi du lasterketa; Bottas bigarren izan da; eta Raikkonen, hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lewis Hamilton (Mercedes) izendatu da 2017ko Bat Formulako munduko txapeldun Mexikoko Sari Nagusia bederatzigarren postuan amaitu ostean. Max Verstappenek (Red Bull) irabazi du lasterketa eta laugarren izan den Sebastain Vettelek (Ferrari) txapelduna izateko aukera guztiak galdu ditu.

Mexikoko Sari Nagusiaren hasieran talka egin dute Vettelek eta Hamiltonek. Biek autoa konpondu behar izan dute, eta lasterketaren azken postuetan kokatu dira. Hamiltonek nahikoa zuen bosgarren izatea txapeldun izendatzeko, edo bederatzigarren geratzea Vettelek lehen bi postuetan amaitzen ez bazuen.

Vallteri Bottas (Mercedes) izan da bigarren Mexikoko Sari Nagusian eta Kimi Raikkonen (ferrari), hirugarren.

Mexikoko Sari Nagusia:

.1. Max Verstappen (HOL/Red Bull-TAG Heuer)  1.36:26.552

.2. Valtteri Bottas (FIN/Mercedes)           +     19.678

.3. Kimi Raikkonen (FIN/Ferrari)             +     54.007

.4. Sebastian Vettel (GER/Ferrari)           +   1:10.078

.5. Esteban Ocon (FRA/Force India-Mercedes)  itzuli batera

.6. Lance Stroll (CAN/Williams-Mercedes)     itzuli batera

.7. Sergio Pérez (MEX/Force India-Mercedes)  itzuli batera

.8. Kevin Magnussen (DIN/Haas-Ferrari)       itzuli batera

.9. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes)            itzuli batera

10. Fernando Alonso (ESP/McLaren-Honda)      itzuli batera

11. Felipe Massa (BRA/Williams-Mercedes)     itzuli batera

12. Stoffel Vandoorne (BEL/McLaren-Honda)    itzuli batera

13. Pierre Gasly (FRA/Toro Rosso)            itzuli batera

14. Pascal Wehrlein (GER/Sauber-Ferrari)    itzuli batera

15. Romain Grosjean (FRA/Haas-Ferrari)      itzuli batera

Pilotuen Mundiala:

.1. LEWIS HAMILTON (GBR/Mercedes)            333 puntu

.2. Sebastian Vettel (GER/Ferrari)           277

.3. Valtteri Bottas (FIN/Mercedes)           262

.4. Daniel Ricciardo (AUS/Red Bull)          192

.5. Kimi Räikkönen (FIN/Ferrari)             178

.6. Max Verstappen (HOL/Red Bull)            148

.7. Sergio Pérez (MEX/Force India)            92

.8. Esteban Ocon (FRA/Force India)            83

.9. Carlos Sainz (ESP/Renault)                54

10. Lance Stroll (CAN/Williams)               40

Marken sailkapena:

.1. MERCEDES                                 595 puntu

.2. Ferrari                                  455

.3. Red Bull Racing TAG Heuer                340

.4. Force India Mercedes                     175

.5. Williams Mercedes                         76

.6. Toro Rosso                                53

.7. Renault                                   48

.8. Haas Ferrari                              47

.9. McLaren Honda                             24

10. Sauber Ferrari                             5

 

Bideoak (1)