Eguraldia
Euria eta haizea izango dute igandean Behobiako parte-hartzaileek
eitb.eus
Haizeak orduko 39 kilometroko indarrarekin joko du, baina ez du hotz handirik egingo: tenperatura 14-15 graduren bueltan ibiliko da.
Eguraldia ez dute lagun izango Behobia-Donostia probaren 53. edizioan parte hartuko duten korrikalariek. Aurreikuspenek egun euritsua iragarri dute, baina goizean arratsaldean baino gutxiago botako du. Haizeak, berriz, mendebaldetik joko du.
Tenperaturari dagokionez, ez du hotz handirik egingo. 10:15ean, proba abiatzeko orduan, 15 graduko tenperatura izango dela esan dute, eta % 72ko hezetasuna.
Beraz, eta ibilbideko 20 kilometroetan arazorik ez izateko, haizeari eta euriari aurre egiteko ondo prestatuta joatea gomendatu dute.