Itxi

Valentziako Sari Nagusia

Marc Marquez, MotoGP mailako munduko txapeldun

Erredakzioa

Leer en Castellano

Kataluniako pilotua hirugarren izan da Valentziako Sari Nagusian eta maila goreneko bere laugarren munduko txapelketa irabazi du. Dani Pedrosak irabazi du lasterketa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Marc Marquez (Repsol Honda) da 2017ko munduko txapeldun MotoGP mailan, larunbat honetan Valentziako Sari Nagusia hirugarren postuan bukatu ostean. Horren aurkari nagusia zen Andrea Dovizioso (Ducati) erori egin da, eta ez du lasterketa amaitu. Dani Pedrosa (Honda) izan da irabazle Chesteko zirkuituan.

Marquezek laugarren aldiz irabazi du munduko txapelketako maila gorena, 2013, 2014 eta 2016koak ere irabazi baitzituen. Aurretik, 2010ean, munduko txapeldun izan zen 125 zentimetro kubikoko kategorian, eta Moto2ko txapelduna izan zen 2012an.

Valentziako Sari Nagusia amaitzeko zazpi itzuli falta zirenean, erorikoa saihestu du Marquezek. Lurrera erortzeko zorian egon da, baina motorrari eutsi eta zirkuitura itzultzea lortu du. Hurrengo itzulian, Lorenzo erori da, eta, jarraian, Dovizioso txapeldun izateko aukerarik gabe geratu da erorikoa izan ostean. Marquez garaipena lortzeko lehian ibili da Zarcorekin azken itzulietan, baina bihurgune kurba batean atera egin da, eta hirugarren posturaino jaitsi da. Dani Pedrosak lortu du azkenean lehen postua, atzetik etorrita, Zarco aurreratu baitu azken itzulian.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)