Kargatzen...
Itxi

ATP-KO FINALAK

Federerrek eta Zverevek garaipenekin ekin diote txapelketari

Erredakzioa

Leer en Castellano

Suitzarrak bi setetan irabazi dio Jack Socki (6-4 eta 7-6) eta alemaniarrak Cilic menderatu du (6-4, 3-6 eta 6-4).

Roger Federer, Jack Socki irabazi ostean. Argazkia: EFE

Teniseko ATP Tenislari Profesionalen Elkarteko finalak igande honetan hasi dira, Boris Becker multzoko partidekin. Federerrek eta Zverevek garaipenekin ekin diote txapelketari. Eguneko bi partiden artean, Rafael Nadalek 2017ko tenislari onenaren garaikurra jaso du.

Roger Federer suitzarrak 6-4 eta 7-6 (4) irabazi dio Jack Sock estatubatuarrari. Bigarren setean Sockek estutu egin du, baina Federer nagusi izan da, eta ez du arazo gehiegirik izan lehen puntua lortzeko. Boris Becker multzoko bigarren partidan, Alexander Zverevek mendean hartu du Marin Cilic, 6-4, 3-6 eta 6-4ko emaitzarekin.

Albisteak (4)