Dakar 2018
Txomin Aranak Dakar Rallia utzi du istripu baten ondorioz
Erredakzioa
Pilotu bizkaitarra motorren mailan lehiatzen ari zen, istripua izan du 8. etapan eta lasterketa utzi behar izan du.
Txomin Aranak Dakar Rallia utzi behar izan du igande honetan, 8. etapan istripua izan ostean. Bizkaitarra ospitalera eraman dute, minduta baititu zerbikalak eta belaunak. Alta hartzen duenean etxera itzuliko da.
Aranaren helburua aurtengo Dakarra amaitzea zen, baina ezin izan du bere helburua lortu.