Itxi

Argentinan

Carlos Sainzek bigarrenez irabazi du Dakar rallya

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lehenengoa 2010ean irabazi zuen. Madrildarrak 43 minutu luze atera dizkio bigarren sailkapen nagusiko bigarrenari.

Carlos Sainz. Argazkia: Efe.

Carlos Sainz Peugeot taldeko gidaria gailendu da 2018ko Dakar Rallyan. Madrildarrak bigarrenez irabazi du lasterketa eta 43 minutuko aldea atera dio Nasser Al-Attiyah (Toyota) bigarren sailkatuari.

Sainzek Peugeot autoan igota ospatu du bere garaipena, hamalaugarren eta azken etapako erlojupeko 120 kilometroak bete ostean. Sailkapen nagusiko hirugarren postua Ginil De Villiers (Toyota) frantziarrarentzat izan da.

Carlos Sainzek 2010ean lortu zuen bere lehen garaipen osoa Dakarren. Orduan Volkswagen bat gidatu zuen. Ondorengo bost edizioetan ezin izan zuen lasterketa amaitu matxuren edo istripuen ondorioz.

Sainzek garaipenak amaiera eman dio 2018ko edizioari. Orotara 9.000 kilometro inguru egin dituzte Perun, Bolivian eta Argentinan, urtarrilaren 6an lehen etapa jokatu zutenetik.

 

 

Albisteak (3)