New Yorkeko Maratoia
Gebremariam irabazle, Gebrselassiek atletismoa utzi du
Erredakzioa
Etiopiarrak lasterketa utzi behar izan zuen 25. kilometroan, eta ondoren, atletismo profesionala utziko duela jakinarazi zuen.
Genre Gebremarian atelta etiopiarrak garaipena lortu zuen igandean New Yorkeko&' || 'nbsp;Maratoian 2 ordu, 8 minutu eta 14 segundoko denborarekin.
Gebremarian 2009ko cross munduko txapeldunak lasterketa handia egin zuen eta&' || 'nbsp;Central&' || 'nbsp;Parken amaieran bigarren bukatu zuen Emmanuel&' || 'nbsp;Munai keniarra atzean utzi zuen.&' || 'nbsp;Hirugarren Moses Kigen Kipkosgei izan zen.
Bestalde, 37 urteko Haile Gebrselassiek lasterketa utzi behar izan zuen 25. kilometroan tendiniti baten ondorioz.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;Ondoren, atletismoa utziko duela baieztatu zuen. "Inoiz ez dut honetan pentsatzen, baina heldu zait atletismoa uzteko unea.&' || 'nbsp;Beste lan batzuei heldu nahi diet", esan zuen maratoiko munduko errekorraren jabeak.&' || 'nbsp;Egun, atletismoa eta Addis&' || 'nbsp;Abebako negozioak uztartzen zituen.&' || 'nbsp;
"Hobe da uztea", gaineratu zuen.&' || 'nbsp;"Ez dut berriz kexatu nahi gaurtik aurrera".
Kiplagatek irabazi du emakumezkoetan
Emakumezkoetan lasterketa ez zen azken unera arte erabaki. Kasu honetan, faboritoen taldeak ez zuen lasterkari afrikarren gehiengorik.&' || 'nbsp;Amerikarrek itxaropena Shalane Flanaganengan jarri zuten azken kilometroetan, baina lasterketa Kiplagatek irabazi zuen.